Etor zaitez Zirkura!

Datorren Urriaren 3an Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikasturte berri bat hasiko dugu. 

Betiko klaseetaz  (Zirkoa, akrobaziak, aereoak, zirkomotrizitatea, antzerkia…) gain, Kontorsion moduko ekintza berriak ditugu. 

Etor zaitez eta gozatu ekintza desberdin, dibertigarri eta bete-beteko honetaz, oreka, koordinazioa, malgutasuna, autoestimua eta psikomotrizitatea lantzen dituzun bitartean.

Klase guztiak behar bereziak dituzten pertsonei ere zabalik daude. 

Gainera, pasadan ikasturteko prezioak mantentzen ditugu: 

Matrikula: 10 € (ekintza egiteko beharrezkoa den asegurua barne hartzen du)
Zirkomotrizitatea (45′): 25 €/hilean egun 1 astean
60’ko klaseak: 25 €/hilean (Egun bat astean) y 40 €/hilean (bi egun astean)
90’ko klaseak: 35 €/hilean (Egun bat astean) y 40 €/hilean (bi egun astean)
60’ko klase bat eta 90’ko beste bat: 50 €/hilean
Dantza Bertikala (Janire Etxabe): 40 €/hilean (klasea biastero behin)
Elastizitatea eta Kontorsioa (Ane Miren): 60 €/hilean 

Aurton ere bazkide izateko aukera dago hilean 10 € ordainduta (entrenamentu askea klase ez dagoen orduetan)

Izena eman eta Zirkoarekin gozatu bere arlo guztietan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude