Zabalik dago Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako Aste Santuko Zirko kolonietan izena emateko epea.
Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute.
Aurten, koloniak apirilaren 19tik 22ra izango dira eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara.
Prezioak honakoak izango dira:
– Egun Guztiak – 80 €
– Egun solteak- 30 €
Animatu eta gozatu zirkuaz!