Aste Santuko Zirku koloniak Txitatokin

Aurten ere Txitatoki Urdaibai Zirko eskolak Aste Santuko Zirko koloniak antolatuko ditu.

Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute.

Koloniak martxoaren 25etik apirilaren 5era izango dira (Martxoak 26, 27, 28 eta Apirilak 2, 3, 4 eta 5) eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara.

Prezioa egun kopuru eta astearen araberakoa izango da. Lau aukera ditugu:

– Egun Guztiak (7 egun)- 150 €
– Lehenengo Astea (3 egun)- 70 €
– Bigarren Astea (4 egun)- 90 €
– Egun solteak- 30 €

Bertara, ur botila, hamaiketakoa eta arropa erosoa ekarri behar dute.
Ordainketa eskolan bertan eskudirutan, transferentzia bidez  ES59 3035 0022 4102 2008 1391 (Zirkugintza Kooperatiba) edo web orriko dendaren bitartez egin daiteke. Plaza baieztatu arte ez egin ordainketarik.

Animatu eta gozatu zirkuaz Aste Santu honetan!