Gabonetako Koloniak Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan

Zabalik dago Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako Gabonetako kolonietan izena emateko epea.

Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute.

Aurten, koloniak abenduaren 26tik Urtarrilaren 5era izango dira eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara.

Prezioa egun kopuruaren araberakoa izango da. Lau aukera ditugu:

– Egun Guztiak- 200 €
– Abenduaren 26tik 30era (5 egun)- 120 €
– Urtarrilaren 2tik 5era (4 egun)- 100 €
– Egun Soltea: 30 €

Animatu eta gozatu zirkuaz Gabonetan ere!

*Ur botila, azkaria eta erropa erosoa ekarri behar dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude