Uztaileko Zirku Koloniak

Aurten, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak uztailean zirku udalekuetaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu.

Kolonia hauek 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta bertan, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute umeek.

Uztaileko koloniak 4tik 15era izango dira, 10.00etatik 13.00etara.

Aste osoko prezioa 110 eurokoa da. 

Ez ahaztu ur botila bat, hamaiketakoa eta erropa erosoa ekarri behar dituzuela.

Animatu eta gozatu zirkuaz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude