Dibertigarria, Inklusiboa eta Bete-Betekoa

Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzue zure ikastetxean?

Gure proposamena interesatuko zaizu orduan, ekintza desberdin, dibertigarri eta bete-betekoa eskaintzen dizuguelako.

Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolarekin batera, zirkuko diziplina eta teknikak ikasiko dituzte ikasleek.

Aereoak, akrobaziak, malabareak… landuko ditugu, baina baita oreka, koordinazioa, malgutasuna, autoestimua eta psikomotrizitatea ere.

Beharrezko material guztia zuen ikastetxera eramateaz eta instalazioak muntatzeaz arduratzen gara.

Aukera paregabea da zirkuaren mundua belaunaldi berriei hurbiltzeko eta eskolaz kanpoko beste jarduera desberdin eta inklusibo bat eskaintzeko.