Zirkua probatzeko aukera paregabea

Tailer hauek ezin hobeak dira egun berezi, herriko jai, ikastetxeetako ekitaldi edo beste edozein ospakizunetarako.
Ordu eta erdiko iraupena dute eta bost gunetan banatuta daude: Haurren txokoa (5 urterarte), Aereoak, Malabareak, Akrobaziak eta Orekak.
Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolatik, tailerra behar bezala garatzeko behar den material guztia eramaten dugu.
Ordukako jarduerak ere antolatzen ditugu talde itxientzat, gure espazioan edo proposatzen diguzuen edozein lekuan.

2024an gure zirku tailerrekin batera, Zure Eskuren egurrezko jolasak ere eskeintzen dizkizuegu.