Ezagutu Gernika era dibertigarri batean

Zure eskolak edo lagun koadrila txango bat antolatu du Gernika-Lumo ezagutzeko?

Bonbardaketa eta Picassoren koadroa direla eta, Gernika ikastetxe askorentzat bisita lekua bilakatu da. Arbola, Batzar etxea… bai edo bai ikusteko lekuak dira bertan. Baina zer deritzozue Gernikara egingo duzuen bisitaldian ekintza ludiko eta didaktiko bat proposatuko bagenizueke?

Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan, Euskal Herria Museoaren laguntzaz, ekintza ezinhobea prestatu dugu. Gure jarduerari esker, zure bisita ahaztezina izango da, berezia eta desberdina.

Proposatzen dizuegun eskaintza konbinatua hurrengoa da: Bi orduko zirku tailerra Tantai Espazioan eta haurrentzako ekintza eta bisita Euskal Herria Museoan.
 

Prest zaudete Gernika era desberdin batean ezagutzeko?