Tantai Espazioa

Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak Gernikan kokatuta dagoen Tantai Espazioan du egoitza.
178 m2-ko espazio hau Urdaibai inguruan sortzen diren arte eszenikoen proposamen guztiak batzeko sortu zen.

Tantai Espazioa arte eszenikoetako profesional guztiei irekita dago. Bertan mota guztietako antzerki, zirku edo musika ikuskizunak egin daitezke, baita tailer, erakusketa, hitzaldi, kultur eztabaida, edo ikastaroak ere.

Espazioa bi aretotan banatzen da, 120 m2-koa bata eta 55 m2-koa bestea. Egokitutako bi komun, aldagelak, atseden hartzeko espazio bat eta fokuak, soinua eta abar zintzilikatzeko behar den guztia dauka. Gainera, areto nagusiak 7 metroko altuera du eta zirkuko oinarrizko materialak (koltxonetak, ainguraketak, trapezioak) dauzka.

Proposamen, ekitaldi edo ikuskizunen bat antolatzeko espazio bat behar duzu? Ziur gaude Tantai Espazioan behar duzuna aurkituko duzula. Konpromezurik gabeko aurrekontua eskatu dezakezu.

Zatoz Gernikan, Urdaibairen bihotzean, aurkitzen den Tantai Espaziora eta sentitu artea zirrikitu guztietatik.