Aéreos (-16 y +16)

Gustatuko litzaizuke trapezio baten gainean hegan egin edo tela artean dantza egin?

Gure lehentasuna ikasleek teknika aereo hauek bizitzarako funtsezkoak diren ezagupenak (diziplina, dibertsioa, adiskidetasuna, kontzentrazioa…) irakatsiko dizkien kirol gisa ezagutzea eta gozatzea da.

Aereoak praktikatzeak onura izugarriak ditu. Giltzaduretako mugikortasun hobea, muskulu-garapena, autoestimua, ahalduntzea eta indar eta arintasun handia emango dizkizu.
Oinarrian lantzen ditugun diziplinak oihalak, trapezio finkoa eta uztai finkoa dira, eta maila aurreratuan soka, sarea eta uztai biraduna.
Aereoak lau urtetik aurrera lantzen dituzte, bai zirkomotrizitatean, bai zirko orokorrean, baina 12 urtetik aurrera espezializazioa lortu daiteke.

Taldeak adinaren arabera banatuta daude, 12tik 18 urterarte eta 18 urtetik gorakoen artean bi epe ezberdindu ditzakegu: 18-30 urte bitartean eta 30 urtetik aurrera.

Helduentzako taldea ere badago.