Etor zaitez Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolara!

Irailaren  28an ikasturte berri bateri emango diogu hasiera Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan .

Aurten, 30urte baino gehiagoko pertsonentzat aereoen klaseak mantentzen ditugu eta gehiago sortuko ditugu, izan duen harrera ikusita: 50 urtetik gorakoak ere animatu dira! 

2026-27 ikasturte honetan,  zirkuko prestakuntza osoago bat eskaini nahian, Zirko 2, 3 eta +12 ko ikasleak astean bi egun etortzea gomendatzen dugu, horretarako aukera gehiago jarri doguz egutegian. Asteleheneko eta asteazkeneko 19:00etako taldean akrobaziak ikasteko aukeraz aparte, aereoak, malabareak eta orekak ikasiko ditugu baita ere. 

Beti bezala, talde guztiak zabalik daude  Hazitoki programari esker, gaitasun  ezberdinak dituzten pertsonentzat.

Ikasi eta gozatu bestelako jarduera honekin, oreka, koordinazioa, malgutasuna, autoestimua, psikomotrizitatea, talde lana, etb… era ezberdina, dibertigarria eta osotasunean lantzen dituzun bitartean. 

Aurtengo irakasleak hauek izango dira: 

    – Keko Salvador: Zirko 1, Zirko 2, Zirko 3, Zirko +12, Akrobazia

    – Elsa Pamparacuatro: Zirkomotrizitatea eta aéreoak nagusientzat (+30)

    – Bego Peñaranda: Aereoak +12, Aereoak +18

    – Janire Etxabe: Dantza Bertikala

    – Corina Areitio: Hazitokiko koordinadorea

Aurten ikastaroen prezioak honako hauek izango dira:

Matrikula: 10 € (jarduraren aseguru espezifikoa eta entrenamendu libreko ordutegira etorri ahal izatea barne) 
Zirkomotrizitatea: 30€/hilean (astean egun 1) y 50€/hilean (astean 2 egun)
60′ klaseak: 30 €/hilean(astean egun 1) y 50€/hilean (astean egun 2)
90′ klaseak: 40 €/hilean (astean egun 1) y 70€/hilean (astean egun 2)
60′ ko eta 90’ko klaseak: 60€/hilean
Dantza Bertikala (Janire Etxabe): 40€/hilean (klasea bi astean behin izango da)

 

Eman izena eta gozatu zirkuaz! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude