Zirkuak eta integrazioak bat egin zuten Hazitoki Topaketak ekitaldian

Azaroaren 27an ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu zen Gernikako Merkatu plazan. Topaketa honetan zirkuko ekintza desberdinetaz gozatu zuten hainbat pertsona desberdin batu ziren.

Ekintza egitarau zabala

‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldia Keko Salvadorrek eskeinitako globoflexia erakusketa batekin hasi zen 11:30etan. Goizean zehar,  Intujai Teatro konpainiaren eskutik ponpa eta ipuin tailerrak ere eskeini ziren. Gainera, umeek aurpegi margoketa saioaz gain, zirku tailer inklusiboan euren abileziak probatzeko aukera izan zuten  Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola eta Zirkugintza konpainiaren eskutik.

Arratsaldean, jardunaldia  Zure Alde kooperatiba txikiak antolatutako eskulan tailerrekin hasi zen. Bertara hurbildu zirenek Txitatoki Zirko Eskolako ikasleek eskeinitako erakustaldi batez gozatu ahal izan zuten (palomitak ere erosteko aukera egon zen Barakaldoko  Zirkodomo -ari esker).

Eguna ondo bukatzeko, txokolatada bikaina eskeini zuen Omago Txiki -k.

Jardunaldi Bikaina

 

Ekintzaren antolatzaile den Hazitoki, arte eszenikoetan integrazioa bultzatzen duen elkartearen esanetan, topaketa arrakastatsua izan da aurtengoa, zirkua praktikatzen duten behar bereziak dituzten pertsonen lana plazaratzeko lehen helburua bete dutelako mundu guztiari zabaldutako jardunaldi jendetsu zoragarrian.

Gainera, topaketa posible egin zuten babesle eta laguntzailei eta jardunaldira hurbildutako jendeak egindako ekarpen solidarioei esker, antolakuntzak Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolan burutzen den Hazitoki proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren langileak mantentzeko  finantzaketa lortu du 2022/2023 ikasturterako.

Oraindik egiteko lan asko geratzen den arren, Hazitokik gogotsu eta ilusioz ekin dio bide luze horri: “Topaketa hau jendetza izugarria batu duen zerbait berezi eta handiago baten hasiera da”.

Hazitoki Topaketak

Eskerrik Asko

Azkenik, ‘Hazitoki’tik eskerrak eman nahi diete entitate eta enpresa guztiei:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude