Zirku Koloniak 2026

Zirku koloniak Txitatokin  Txitatoki Urdaibai Zirko eskolak Udako Zirkuko koloniak antolatuko ditu. Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute. Koloniak Ekainaren 22tik uztailaren 10erarte; goizeko 10:00etatik 13:30etara. Prezioa egun kopuru eta astearen araberakoa izango da. Lau aukera ditugu: Aste bat: 120€Bi aste: 200€Hiru aste: 280€Egun solteak 30€  Bertara, ur botila, hamaiketakoa eta arropa erosoa ekarri behar dute. Animatu eta gozatu zirkuaz  aurten! Izena emon!

Ikasturte Berria Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan

Etor zaitez Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolara! Irailaren 29an ikasturte berri bateri emango diogu hasiera Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan . Aurten, betiko jarduerez gain, urte honetako esperientzitik helduta, 30urte baino gehiagoko pertsonentzat aereoen klaseak zabalduko ditugu.  2025-26 ikasturte honetan,  zirkuko prestakuntza osoago bat eskaini nahian, Zirko 2, 3 eta +12 ko ikasleak astean bi egun etortzea gomendatzen dugu, horretarako aukera gehiago jarri doguz egutegian.  Beti bezala, talde guztiak zabalik daude  Hazitoki programari esker, gaitasun  ezberdinak dituzten pertsonentzat. Ikasi eta gozatu bestelako jarduera honekin, […]

Zirko inklusiboko jardunaldi bat Gernikan

Zirkuak eta integrazioak bat egin zuten Hazitoki Topaketak ekitaldian Azaroaren 27an ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu zen Gernikako Merkatu plazan. Topaketa honetan zirkuko ekintza desberdinetaz gozatu zuten hainbat pertsona desberdin batu ziren. Ekintza egitarau zabala ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldia Keko Salvadorrek eskeinitako globoflexia erakusketa batekin hasi zen 11:30etan. Goizean zehar,  Intujai Teatro konpainiaren eskutik ponpa eta ipuin tailerrak ere eskeini ziren. Gainera, umeek aurpegi margoketa saioaz gain, zirku tailer inklusiboan euren abileziak probatzeko aukera izan zuten  Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola […]

Zirku saio familiarra

Zirku Saio Familiarra Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan FAmilian pasatzeko zirkuko saioak antolatzen ditugu. Oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna, psikomotrizitatea… lantzen dituzuen bitartean, familiaren harremanak hobetzeko, sustatzeko eta indartzeko aukera paregabea da, eta, batez ere, familian denbora ahaztezina pasatzeko. Eman izena apirilaren 18an, 17:00etan zirko eskolan egingo dugun saioan eta prestatu primeran pasatzeko. Ez ezazu galdu eta azkar ibili plazak mugatuak direlako eta hegan egiten dutelako! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa 10 €-koa da pertsonako. Animatu eta gozatu zirku jardunaldi hau familian! Izena […]

Hazitoki Topaketak 2021

HAZITOKI TOPAKETAK Abenduaren 17, 18 eta 19an Zirkugintzak, Urdaibaiko arte eszenikoen konpainiak, Gernikan Hazitoki Topaketak, Euskadiko behar bereziak dituzten lehenengo zirku topaketen ekitaldia, antolatu zuen. Jardunaldi inklusibo hauek burutuko ziren hiru egunetan, parte-hartzaileek jarduera-programa zabala izango zuten eta prestakuntza jasotzeaz gain, esperientziak partekatuko zituzten, lanen erakustaldia egin zuten… Guztira, Hazitoki Topaketak 14 eta 23 urte bitarteko zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartetatik etorritako 50 pertsona inguru batuko zituen. Proiektu honen helburu nagusietako bat zirkua praktikatzen duten gaitasun […]