Zirku saioa Familian

Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikastaro berria hasi dugu eta honekin batera, Zirku saio Familiarrak ere bueltan dira.

Hurrengo saioa urriaren 23an egingo dugu 17:00tik 18:30etara eskolan bertan.

Ez galdu oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzeko aukera paregabe hau. Ondo pasatzen duzuen bitartean,  zure txikiekiko loturak sustatu eta sendotuko dituzue giro atsegin eta dibertigarri batean.

Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako.

Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela!

Tailer hauetan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da pertsonako.

Anima zaitezte eta gozatu zirkua familian!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude