HAZITOKI TOPAKETAK: Guztiontzako Zirku ekitaldia

Azaroaren 27an Gernikako Merkatu plazanHazitoki Topaketak’ ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Hauen artean, mundu eta pertsona guztiei zabaldutako ekintza programa zabala da aipagarriena.

Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin prestatu du Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa.

Ekintzaz beteriko Jardunaldia

Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:30tatik 14:30tara eta 16:00etatik 19:30etara. Egun osoan zehar Gernikako Merkatu plazan hurrengo ekintzak egongo dira besteak beste: Zirko tailer inklusiboa, globoflexia, aurpegi margoketa, eskulanak, ponpa tailerra, Zirku erakustaldia, txokolatada

Ekintzak doakoak dira eta mundu guztiarentzat zabalik daude. Hau bermatzeko, zeinu hizkuntza itzultzaile bat eta hainbat monitore espezializatu egongo dira, behar bereziak dituzten eta beharrizana duten pertsonei laguntzeko.

11:30h. Globoflexia eta Ponpa tailerra
12:00h. Zirku tailerra eta Aurpegi Margoketa
13:00h. Ipuin tailerra
16:00h. Eskulan tailerra
17:30h. Hazitoki Gala
18:30h. Txokolatada

Hazitoki Topaketak

Merkatu plazan egingo diren ekintzez gain, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan Maider Yabarren eskutik Zeinu hizkuntzan aereoen tailer bat antolatu dute 12 urtetik gorako pertsonentzat. Tailer honen iraupena bi ordukoa izango da eta 16:00etan hasiko da. Tailer honetan parte hatzeko lekuak mugatuak direnez, derrigorrezkoa da aurretiaz izena ematea hazitoki@zirkugintza.com helbidean.

Jardunaldi Solidarioa

Aurten ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren helburua bikoitza da: Alde batetik, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea eta bestetik, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan garatzen den ‘Hazitoki’ proiektuarentzako dirua ateratzea. Hau posible egiteko, ekitaldian hainbat punto solidario egongo dira. Jasotako dirua proiektuan parte hartzen duten monitoreen soldatak ordaindu eta materiala egokitzeko erabiliko da.

Kolaboratzaileak

‘Hazitoki Topaketak’ udal, entitate eta enpresa hauei esker izan da posible:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude