Hazitoki Topaketak 2022

HAZITOKI TOPAKETAK: Guztiontzako Zirku ekitaldia Azaroaren 27an Gernikako Merkatu plazan ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Hauen artean, mundu eta pertsona guztiei zabaldutako ekintza programa zabala da aipagarriena. Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin prestatu du Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa. Ekintzaz beteriko Jardunaldia ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:30tatik […]

Zirkua familian

Zirku saioa Familian Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikastaro berria hasi dugu eta honekin batera, Zirku saio Familiarrak ere bueltan dira. Hurrengo saioa urriaren 23an egingo dugu 17:00tik 18:30etara eskolan bertan. Ez galdu oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzeko aukera paregabe hau. Ondo pasatzen duzuen bitartean,  zure txikiekiko loturak sustatu eta sendotuko dituzue giro atsegin eta dibertigarri batean. Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako. Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa […]

Iraileko Zirku Koloniak

Iraileko Zirku Koloniak Aurten, ikasturte berriari harrera ona egiteko, Txitatoki Urdaibai Zirko eskolako koloniak antolatu ditugu irailaren 1etik 7ra. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude. Kolonien prezioa hurrengoa da: Egun guztiak 110€ Egun solteak 30€ *Ur botila, hamaiketakoa eta erropa erosoa ekarri behar da. Izena Eman Hemen

2022-23 Ikasturte Berria

Etor zaitez Zirkura! Datorren Urriaren 3an Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikasturte berri bat hasiko dugu.  Betiko klaseetaz  (Zirkoa, akrobaziak, aereoak, zirkomotrizitatea, antzerkia…) gain, Kontorsion moduko ekintza berriak ditugu.  Etor zaitez eta gozatu ekintza desberdin, dibertigarri eta bete-beteko honetaz, oreka, koordinazioa, malgutasuna, autoestimua eta psikomotrizitatea lantzen dituzun bitartean. Klase guztiak behar bereziak dituzten pertsonei ere zabalik daude.  Gainera, pasadan ikasturteko prezioak mantentzen ditugu:  Matrikula: 10 € (ekintza egiteko beharrezkoa den asegurua barne hartzen du)Zirkomotrizitatea (45′): 25 €/hilean egun 1 astean60’ko klaseak: […]

Txitatoki Erakustaldia

Gazte Zirku Jaialdia Ekainaren 23tik 26ra FEECSEk La Puebla de la Calzadan (Badajozen) Gazte Ziku Jaialdia antolatu du. Topaketa hauetan 12-16 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta bertan ekintza desberdinen bitartez, kultur eta pedagogien trukaketa sustatzen da. Aurten, FEECSEk Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola jaialdi honetan parte hartzera gonbidatu du. Eskolatik oso interesgarria iruditu zaigu proposamena, alde batetik gure ikasleek duten potentziala erakusteko eta bestetik, eskola estatu mailan ezagutzera emateko. Gala Txitatoki Erakustaldia Gazte Zirku Jaialdira joateak hainbat gastu (bidaia, […]

Uztaileko Koloniak

Uztaileko Aereo eta Akrobazia koloniak Aurten Txitatoki Urdaibai Zirko eskolak uztailean zehar 12 urtetik gorako pertsonentzat, aereoen eta akrobaziazko koloniak antolatuko ditu. Ekintza uztailaren lehenengo astean, 4tik 8ra, izango dira goizeko 10:00etatik 13:00etara. Prezioa honakoa izango da: Egun guztiak: 100€ Egun solteak: 30€ *Partehartzaileek ur botila, hamaiketakoa eta arropa erosoa ekarri behar dute. Izena Eman Hemen!

Zirku Koloniak

Uztaileko Zirku Koloniak Aurten, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak uztailean zirku udalekuetaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Kolonia hauek 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta bertan, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute umeek. Uztaileko koloniak 4tik 15era izango dira, 10.00etatik 13.00etara. Aste osoko prezioa 110 eurokoa da. Ez ahaztu ur botila bat, hamaiketakoa eta erropa erosoa ekarri behar dituzuela. Animatu eta gozatu zirkuaz! Izena Eman Hemen!

Akroyoga

Akroyoga Ikastaro Intentsiboa Apirilaren 9 eta 10ean Amaia Uriartek Akroyogako Ikastaro Intentsiboa eskainiko du Tantai Espazioan. Akroyogan, Yoga, Akrobazia eta arte terapeutikoak ustartzen dira, pertsonak zainketa eta errespetuan uztartzeko asmoz. Ikastaroaren ordutegia 10:30tatik 13:30etara izango da eta prezioa 30 € egun bat eta 50 € egun biak. Inoiz ez baduzu Akroyoga egin, eta bakarrik egun batean nahi baduzu etorri, lehenengo egunean apuntatzea gomendatzen dizuegu, egun horretan akroyogara sarrera bat egingo dugulako. Bigarren egunean irteerak eta sarrerak praktikatuko ditugu. Informazio gehiago […]

Aste Santuko Zirko Koloniak

Zabalik dago Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako Aste Santuko Zirko kolonietan izena emateko epea. Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute. Aurten, koloniak apirilaren 19tik 22ra izango dira eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara. Prezioak honakoak izango dira: – Egun Guztiak – 80 € – Egun solteak- 30 € Animatu eta gozatu zirkuaz! IZENA EMAN HEMEN

Zirko saio familiarra

Zirko Saio Familiarra Aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, maiatzaren 15ean 17:00etatik 18:30etara zirko saioa familian tailer berri bat antolatu dugu Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan. Oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzen dituzuen bitartean, zure txikiekiko loturak sustatzeko eta sendotzeko aukera ezin hobea da hau. Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako. Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da pertsonako. Anima zaitezte eta gozatu zirkua familian! Izena Eman hemen