Aurten ere Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak abendu eta urtarrileko Gabonetako oporretan Neguko koloniak antolatuko ditu.

Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute.

Koloniak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era izango dira (Abenduak 26, 27, 28 eta 29; Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5) eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara.

Prezioa astearen araberakoa izango da. Hiru aukera ditugu:

– Egun Guztiak (8 egun)- 170 €
– Aste bat (4 egun)- 90 €
– Egun solteak- 30 €

Bertara, ur botila ekarri behar dute, hamaiketakoa eta arropa erosoa.
Ordainketa eskolan bertan eskudirutan, transferentzia bidez  ES59 3035 0022 4102 2008 1391 (Zirkugintza Kooperatiba) edo web orriko dendaren bitartez egin daiteke.

Animatu eta gozatu zirkuaz Gabonetan ere!

IZENA EMAN HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude