Arimen Gaua heldu da eta Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolak Teresa Detektibesa gonbidatu du eskolara.

Bera pozarren dago Arimen Gaua piloa gustatzen zaiolako. Ipuin, sustu eta sorpresaz betetako arratsalde beldurgarri eta dibertigarria izango da.

Ikuskizuna Urriaren 31an izango da 17.00etan (BETETA dago taldea) eta 18.30etan (*) Tantai Espazioan (eskola dagoen tokia), sarrerek 5 euro balio dute (sorpresatxoa barne) eta 5 urtetik gora duten umeei zuzenduta dago (nagusiak umeekin egotea ez da beharrezkoa izango).

Edukiera mugatua denez, nahitaezkoa da izena aldez aurretik ematea HEMEN.

Anima zaitez eta etorri Teresarekin Arimen Gaua ospatzera!

SARRERAK LORTU

(*) Ikuskizuna aurrera egiteko 20 pertsona egon behar dira gutxienez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude