Udako Zirku Koloniak 2024

Udako Zirku koloniak Txitatokin Aurten ere Txitatoki Urdaibai Zirko eskolak Udako Zirko koloniak antolatuko ditu. Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute. Koloniak ekainaren 24tik uztailaren 12ra bitartean izango dira eta ordutegia 9:30etatik 13.30etara. Prezioa egun kopuru eta astearen araberakoa izango da. Lau aukera ditugu: – Aste bat – 140€– Bi aste – 260 €– Hiru aste – 340€– Egun solteak- 40 € Bertara, ur botila, hamaiketakoa eta arropa erosoa ekarri behar dute.Ordainketa […]

Hazitoki Topaketak Bermeon

HAZITOKI TOPAKETAK Irailaren 10ean Bermeoko Erriberan ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren hirugarren edizioari hasiera emango zaio. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Garrantzitsuena, ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ospakizuna Gernikaz gain (azaroak 12) Bermeon (irailak 10) ere ospatzen dela da. Edizio honetarako, Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa antolatu du, Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin. Ekintzen egitarau zabala Bermeon ospatuko den ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren […]

Ikasturte Berria Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan

Etor zaitez Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolara! Irailean ikasturte berri bateri emango diogu hasiera Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan . Aurten, betiko jarduerez gain: Aéreos, Circo, acrobacias, circomotricidad, danza vertical… gauza berriak prestatu ditugu: Aereoak +12ko klase berria izango dugu, ohialetan eta trapezioetan hastapena egiteko, eta entrenamendu libreko ordutegia jartzen dugu. Gainera, zirkomotrizitatearen eta zirko 1aren ordutegiak handitzen ditugu eta zirku 3a gehitzen dugu, zirku 2tik bereiziz.  2024-2025 ikasturte honetan, oinarrizko zirku -prestakuntzan bide bat hasiko dogu, zirkuko prestakuntza osoago bat eskaini nahian, […]

Zirko inklusiboko jardunaldi bat Gernikan

Zirkuak eta integrazioak bat egin zuten Hazitoki Topaketak ekitaldian Azaroaren 27an ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu zen Gernikako Merkatu plazan. Topaketa honetan zirkuko ekintza desberdinetaz gozatu zuten hainbat pertsona desberdin batu ziren. Ekintza egitarau zabala ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldia Keko Salvadorrek eskeinitako globoflexia erakusketa batekin hasi zen 11:30etan. Goizean zehar,  Intujai Teatro konpainiaren eskutik ponpa eta ipuin tailerrak ere eskeini ziren. Gainera, umeek aurpegi margoketa saioaz gain, zirku tailer inklusiboan euren abileziak probatzeko aukera izan zuten  Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola […]

Hazitoki Topaketak 2022

HAZITOKI TOPAKETAK: Guztiontzako Zirku ekitaldia Azaroaren 27an Gernikako Merkatu plazan ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Hauen artean, mundu eta pertsona guztiei zabaldutako ekintza programa zabala da aipagarriena. Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin prestatu du Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa. Ekintzaz beteriko Jardunaldia ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:30tatik […]

Zirkua familian

Zirku saioa Familian Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikastaro berria hasi dugu eta honekin batera, Zirku saio Familiarrak ere bueltan dira. Hurrengo saioa urriaren 23an egingo dugu 17:00tik 18:30etara eskolan bertan. Ez galdu oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzeko aukera paregabe hau. Ondo pasatzen duzuen bitartean,  zure txikiekiko loturak sustatu eta sendotuko dituzue giro atsegin eta dibertigarri batean. Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako. Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa […]

Txitatoki Erakustaldia

Gazte Zirku Jaialdia Ekainaren 23tik 26ra FEECSEk La Puebla de la Calzadan (Badajozen) Gazte Ziku Jaialdia antolatu du. Topaketa hauetan 12-16 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta bertan ekintza desberdinen bitartez, kultur eta pedagogien trukaketa sustatzen da. Aurten, FEECSEk Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola jaialdi honetan parte hartzera gonbidatu du. Eskolatik oso interesgarria iruditu zaigu proposamena, alde batetik gure ikasleek duten potentziala erakusteko eta bestetik, eskola estatu mailan ezagutzera emateko. Gala Txitatoki Erakustaldia Gazte Zirku Jaialdira joateak hainbat gastu (bidaia, […]

Telen ikastaro trinkoa

‘BENDITO ERROR’ TELEN IKASTARO TRINKOA Maiatzaren 7 eta 8an Tantai Espazioa k(Gernika) Catalina Vargasen eskutik ‘Bendito Error’ Telen ikastaro trinkoa aurkezten du. Ikastaro honetan metodologia hau ikasteko pausuak emango ditugu eta beharrezko tresnak garatuko ditugu ikasitako guztia airean praktikatzeko. Lehen egunean teknikaren metodologia ikasiko dugu. Egun hau esperientzia apur bat duten pertsona guztiei zabalik dago. Bigarren egunean esperimentazioa landuko dugu, hau da, ikasitako guztia praktikan jarriko dugu. Honetan parte hartzeko sekuentzia maila bat izan behar dute partaideek.  Ikastaroaren prezioa 80 […]

Kontorsio Tekniken Intensiboa

Kontorsio Teknika eta Gorputz Konszientzia Maiatzaren 28an Ane Mirenek kontorsio teknikak eta gorputz konszientziari buruzko tailer intentsibo bat eskeiniko du Tantai Espazioan (Gernika). Tailer hau maila guztientzako da eta edozein disziplinan (dantza, antzerki, boxeo…) erabilgarria. Bakoitzak nahi duen prozesuaren parte egiteko asmoz, lana bi zatitan banatuko da: gorpuz konszientzia eta kontorsio teknikak. Tailerraren ordutegia honakoa izango da: Goizean, 10:30tatik 12:00etara gorputz konszientzia eta 10:30etatik 14:00ak arte kontorsio teknikak eta arratsaldean 16:00tatik 18:00etara gorputz konszientzia eta 16:00etatik 20:00ak arte kontorsio teknikak. […]

Akroyoga

Akroyoga Ikastaro Intentsiboa Apirilaren 9 eta 10ean Amaia Uriartek Akroyogako Ikastaro Intentsiboa eskainiko du Tantai Espazioan. Akroyogan, Yoga, Akrobazia eta arte terapeutikoak ustartzen dira, pertsonak zainketa eta errespetuan uztartzeko asmoz. Ikastaroaren ordutegia 10:30tatik 13:30etara izango da eta prezioa 30 € egun bat eta 50 € egun biak. Inoiz ez baduzu Akroyoga egin, eta bakarrik egun batean nahi baduzu etorri, lehenengo egunean apuntatzea gomendatzen dizuegu, egun horretan akroyogara sarrera bat egingo dugulako. Bigarren egunean irteerak eta sarrerak praktikatuko ditugu. Informazio gehiago […]