Gazte Zirku Jaialdia

Ekainaren 23tik 26ra FEECSEk La Puebla de la Calzadan (Badajozen) Gazte Ziku Jaialdia antolatu du. Topaketa hauetan 12-16 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta bertan ekintza desberdinen bitartez, kultur eta pedagogien trukaketa sustatzen da.

Aurten, FEECSEk Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola jaialdi honetan parte hartzera gonbidatu du. Eskolatik oso interesgarria iruditu zaigu proposamena, alde batetik gure ikasleek duten potentziala erakusteko eta bestetik, eskola estatu mailan ezagutzera emateko.

Gala Txitatoki Erakustaldia

Gazte Zirku Jaialdira joateak hainbat gastu (bidaia, izen emateak, alojamentua…) suposatzen ditu eskolarentzat eta hauei aurre egiteko, Zirkuko erakustaldi bat antolatu dugu datorren ekainaren 5ean Muxikako Frontoian.

Sarreren salmentekin lortitako dirua gastu hauek ordaintzeko izango dira %100ean.

Gainera, erakustaldira ezin diren etorri edota lagundu nahi diguten pertsonek Fila O deitutako sarrerak erosi ahal dute edo ondorengo kontu zenbakian aportazio bat egin:
ES59 3035 0022 4102 2008 1391.

Zirkuaz gozatu eta ekintza on baten alde egin nahi duzu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude