Zirkuak eta integrazioak bat egin zuten Hazitoki Topaketak ekitaldian Azaroaren 27an ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu zen Gernikako Merkatu plazan. Topaketa honetan zirkuko ekintza desberdinetaz gozatu zuten hainbat pertsona desberdin batu ziren. Ekintza egitarau zabala ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldia Keko Salvadorrek eskeinitako globoflexia erakusketa batekin hasi zen 11:30etan. Goizean zehar, Intujai Teatro konpainiaren eskutik ponpa eta ipuin tailerrak ere eskeini ziren. Gainera, umeek aurpegi margoketa saioaz gain, zirku tailer inklusiboan euren abileziak probatzeko aukera izan zuten Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola […]
Gabonetako Koloniak Txitatokin
Gabonetako Koloniak Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan Zabalik dago Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolako Gabonetako kolonietan izena emateko epea. Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute. Aurten, koloniak abenduaren 26tik Urtarrilaren 5era izango dira eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara. Prezioa egun kopuruaren araberakoa izango da. Lau aukera ditugu: – Egun Guztiak- 200 €– Abenduaren 26tik 30era (5 egun)- 120 €– Urtarrilaren 2tik 5era (4 egun)- 100 €– Egun Soltea: 30 € Animatu eta gozatu […]
Hazitoki Topaketak 2022
HAZITOKI TOPAKETAK: Guztiontzako Zirku ekitaldia Azaroaren 27an Gernikako Merkatu plazan ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko da. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Hauen artean, mundu eta pertsona guztiei zabaldutako ekintza programa zabala da aipagarriena. Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin prestatu du Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa. Ekintzaz beteriko Jardunaldia ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:30tatik […]
Zirkua familian
Zirku saioa Familian Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikastaro berria hasi dugu eta honekin batera, Zirku saio Familiarrak ere bueltan dira. Hurrengo saioa urriaren 23an egingo dugu 17:00tik 18:30etara eskolan bertan. Ez galdu oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzeko aukera paregabe hau. Ondo pasatzen duzuen bitartean, zure txikiekiko loturak sustatu eta sendotuko dituzue giro atsegin eta dibertigarri batean. Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako. Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa […]
Iraileko Zirku Koloniak
Iraileko Zirku Koloniak Aurten, ikasturte berriari harrera ona egiteko, Txitatoki Urdaibai Zirko eskolako koloniak antolatu ditugu irailaren 1etik 7ra. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude. Kolonien prezioa hurrengoa da: Egun guztiak 110€ Egun solteak 30€ *Ur botila, hamaiketakoa eta erropa erosoa ekarri behar da. Izena Eman Hemen
2022-23 Ikasturte Berria
Etor zaitez Zirkura! Datorren Urriaren 3an Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan ikasturte berri bat hasiko dugu. Betiko klaseetaz (Zirkoa, akrobaziak, aereoak, zirkomotrizitatea, antzerkia…) gain, Kontorsion moduko ekintza berriak ditugu. Etor zaitez eta gozatu ekintza desberdin, dibertigarri eta bete-beteko honetaz, oreka, koordinazioa, malgutasuna, autoestimua eta psikomotrizitatea lantzen dituzun bitartean. Klase guztiak behar bereziak dituzten pertsonei ere zabalik daude. Gainera, pasadan ikasturteko prezioak mantentzen ditugu: Matrikula: 10 € (ekintza egiteko beharrezkoa den asegurua barne hartzen du)Zirkomotrizitatea (45′): 25 €/hilean egun 1 astean60’ko klaseak: […]
Txitatoki Erakustaldia
Gazte Zirku Jaialdia Ekainaren 23tik 26ra FEECSEk La Puebla de la Calzadan (Badajozen) Gazte Ziku Jaialdia antolatu du. Topaketa hauetan 12-16 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte eta bertan ekintza desberdinen bitartez, kultur eta pedagogien trukaketa sustatzen da. Aurten, FEECSEk Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola jaialdi honetan parte hartzera gonbidatu du. Eskolatik oso interesgarria iruditu zaigu proposamena, alde batetik gure ikasleek duten potentziala erakusteko eta bestetik, eskola estatu mailan ezagutzera emateko. Gala Txitatoki Erakustaldia Gazte Zirku Jaialdira joateak hainbat gastu (bidaia, […]
Uztaileko Koloniak
Uztaileko Aereo eta Akrobazia koloniak Aurten Txitatoki Urdaibai Zirko eskolak uztailean zehar 12 urtetik gorako pertsonentzat, aereoen eta akrobaziazko koloniak antolatuko ditu. Ekintza uztailaren lehenengo astean, 4tik 8ra, izango dira goizeko 10:00etatik 13:00etara. Prezioa honakoa izango da: Egun guztiak: 100€ Egun solteak: 30€ *Partehartzaileek ur botila, hamaiketakoa eta arropa erosoa ekarri behar dute. Izena Eman Hemen!
Telen ikastaro trinkoa
‘BENDITO ERROR’ TELEN IKASTARO TRINKOA Maiatzaren 7 eta 8an Tantai Espazioa k(Gernika) Catalina Vargasen eskutik ‘Bendito Error’ Telen ikastaro trinkoa aurkezten du. Ikastaro honetan metodologia hau ikasteko pausuak emango ditugu eta beharrezko tresnak garatuko ditugu ikasitako guztia airean praktikatzeko. Lehen egunean teknikaren metodologia ikasiko dugu. Egun hau esperientzia apur bat duten pertsona guztiei zabalik dago. Bigarren egunean esperimentazioa landuko dugu, hau da, ikasitako guztia praktikan jarriko dugu. Honetan parte hartzeko sekuentzia maila bat izan behar dute partaideek. Ikastaroaren prezioa 80 […]
Zirku Koloniak
Uztaileko Zirku Koloniak Aurten, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak uztailean zirku udalekuetaz gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Kolonia hauek 4 urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta bertan, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute umeek. Uztaileko koloniak 4tik 15era izango dira, 10.00etatik 13.00etara. Aste osoko prezioa 110 eurokoa da. Ez ahaztu ur botila bat, hamaiketakoa eta erropa erosoa ekarri behar dituzuela. Animatu eta gozatu zirkuaz! Izena Eman Hemen!