HAZITOKI TOPAKETAK
Irailaren 10ean Bermeoko Erriberan ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren hirugarren edizioari hasiera emango zaio. Aurten, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea helburu duen ekitaldi hau, berrikuntzekin dator. Garrantzitsuena, ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ospakizuna Gernikaz gain (azaroak 12) Bermeon (irailak 10) ere ospatzen dela da.
Edizio honetarako, Hazitoki elkarteak mundu guztiak parte hartu dezakeen zirko ekintza ugariz betetako jardunaldi inklusiboa antolatu du, Hazitoki proiektuaren funtsa kalera ateratzeko asmoarekin.
Ekintzen egitarau zabala
Bermeon ospatuko den ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:00tatik 13:30tara eta 16:00etatik 19:00etara. Egun osoan zehar Bermeoko Erriberan hurrengo ekintzak egongo dira besteak beste: Zirko tailer inklusiboa, globoflexia, aurpegi margoketa, eskulanak, zuresku egur jolasak, Zirku erakustaldia…
Ekintzak doakoak dira eta mundu guztiarentzat zabalik daude. Hau bermatzeko, hainbat monitore espezializatu egongo dira, behar bereziak dituzten eta beharrizana duten pertsonei laguntzeko.
Egitaraua honakoa da:
11:00h. Globoflexia eta Aurpegi Margoketa
11:30h. Zirku tailerra
16:00h. Eskulan tailerra eta egurrezko jolasak
17:30h. Hazitoki Erakustaldia
Jardunaldi Solidarioa
Aurten ere ‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren helburua bikoitza da: Alde batetik, behar bereziak dituzten pertsonek zirku mailan egiten duten lana gizarteari erakustea eta bestetik, Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan garatzen den ‘Hazitoki’ proiektuarentzako dirua ateratzea.
Hau posible egiteko, ekitaldian hainbat punto solidario egongo dira. Jasotako dirua proiektuan parte hartzen duten monitoreen soldatak ordaindu eta materiala egokitzeko erabiliko da.
Kolaboratzaileak
‘Hazitoki Topaketak’ honako udal, enpresa eta entitateei esker izan da posible:
