Zirko saio familiarra

Zirko Saio Familiarra Aurreko bi edizioen arrakasta ikusita, maiatzaren 15ean 17:00etatik 18:30etara zirko saioa familian tailer berri bat antolatu dugu Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan. Oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna eta psikomotrizitatea lantzen dituzuen bitartean, zure txikiekiko loturak sustatzeko eta sendotzeko aukera ezin hobea da hau. Izena eman lehen bait lehen, taldea arin betetzen delako. Ziur gaude handiek eta txikiek primeran pasatuko duzuela! Tailer hauetan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da pertsonako. Anima zaitezte eta gozatu zirkua familian! Izena Eman hemen

Hazitoki Topaketak 2021

HAZITOKI TOPAKETAK Abenduaren 17, 18 eta 19an Zirkugintzak, Urdaibaiko arte eszenikoen konpainiak, Gernikan Hazitoki Topaketak, Euskadiko behar bereziak dituzten lehenengo zirku topaketen ekitaldia, antolatu zuen. Jardunaldi inklusibo hauek burutuko ziren hiru egunetan, parte-hartzaileek jarduera-programa zabala izango zuten eta prestakuntza jasotzeaz gain, esperientziak partekatuko zituzten, lanen erakustaldia egin zuten… Guztira, Hazitoki Topaketak 14 eta 23 urte bitarteko zirkuan inklusioa lantzen duten Euskadiko hainbat eskola eta elkartetatik etorritako 50 pertsona inguru batuko zituen. Proiektu honen helburu nagusietako bat zirkua praktikatzen duten gaitasun […]

Neguko Koloniak

Aurten ere Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak abendu eta urtarrileko Gabonetako oporretan Neguko koloniak antolatuko ditu. Gure kolonietan 4 urtetik gorako umeek, oreka, koordinazioa, indarra, flexibilitatea, psikomotrizitatea… lantzeaz gain, primeran pasatuko dute. Koloniak abenduaren 26tik urtarrilaren 5era izango dira (Abenduak 26, 27, 28 eta 29; Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5) eta ordutegia 10.00etatik 13.00etara. Prezioa astearen araberakoa izango da. Hiru aukera ditugu: – Egun Guztiak (8 egun)- 170 € – Aste bat (4 egun)- 90 € – Egun solteak- 30 […]

Arimen Gaua Festa

Arimen Gaua heldu da eta Txitatoki Urdaibai Zirku Eskolak Teresa Detektibesa gonbidatu du eskolara. Bera pozarren dago Arimen Gaua piloa gustatzen zaiolako. Ipuin, sustu eta sorpresaz betetako arratsalde beldurgarri eta dibertigarria izango da. Ikuskizuna Urriaren 31an izango da 17.00etan (BETETA dago taldea) eta 18.30etan (*) Tantai Espazioan (eskola dagoen tokia), sarrerek 5 euro balio dute (sorpresatxoa barne) eta 5 urtetik gora duten umeei zuzenduta dago (nagusiak umeekin egotea ez da beharrezkoa izango). Edukiera mugatua denez, nahitaezkoa da izena aldez aurretik […]

Tantai Espazioan Tailerrak

Andrea Ríoserekin tela eta soka tailer intentsiboa Aereoak probatu nahi dituzuz? Zure teknika hobetu eta gauza berriak ikasi nahi dituzu? Irailaren 25 eta 26an Tantai Espazioan Andrea Riosek soka eta telen tailer intentsiboa eskeiniko du. Andreak teknika aereoak erakutsiko dizkigu eta berarekin igoerak, jaitsierak, mugimendu dinamikoak, indar eta elastizitate irudiak, besteak beste, egingo ditugu. Tailerren ordutegia 11.00etatik 14.00etara izango da eta prezioa 60 eurokoa. Plazak mugatuak dira, beraz, interesa edukiz gero, apuntatu lehen bait lehen 678 076 317 telefonoan edo www.txitatoki.com […]

Gure Eskola

Gure Eskola Ongi etorri Txitatokira! Leku ezin hobea eta inklusiboa zirkuaren munduan hasteko. Elsa eta Keko gara eta 15 urte baino gehiago daramatzagu zirkoa eta bere baloreak mundu guztiari zabaltzeko abentura zoragarri honetan murgilduta. Iruñeko zirkuko eskolan elkar ezagutu ginenetik, argi izan genuen herri txiki batean zirku-proiektu bat sortu nahi genuela. Horrela iritsi ginen Arteagara. 2014an Urdaibaiko lehen zirku eskola sortu genuen. Urteen poderioz, espazio hau txiki geratu zitzaigun eta Gernikako Tantai Espaziora joan ginen, gaur egun gure egoitza dena. […]