Zirku Saio Familiarra

 Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan FAmilian pasatzeko zirkuko saioak antolatzen ditugu.

Oreka, koordinazioa, indarra, malgutasuna, psikomotrizitatea… lantzen dituzuen bitartean, familiaren harremanak hobetzeko, sustatzeko eta indartzeko aukera paregabea da, eta, batez ere, familian denbora ahaztezina pasatzeko.

Eman izena apirilaren 18an, 17:00etan zirko eskolan egingo dugun saioan eta prestatu primeran pasatzeko.

Ez ezazu galdu eta azkar ibili plazak mugatuak direlako eta hegan egiten dutelako!

Tailer hauetan parte hartzeko prezioa 10 €-koa da pertsonako.

Animatu eta gozatu zirku jardunaldi hau familian!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude