Akroyoga Ikastaro Intentsiboa

Apirilaren 9 eta 10ean Amaia Uriartek Akroyogako Ikastaro Intentsiboa eskainiko du Tantai Espazioan.

Akroyogan, Yoga, Akrobazia eta arte terapeutikoak ustartzen dira, pertsonak zainketa eta errespetuan uztartzeko asmoz.

Ikastaroaren ordutegia 10:30tatik 13:30etara izango da eta prezioa 30 € egun bat eta 50 € egun biak. Inoiz ez baduzu Akroyoga egin, eta bakarrik egun batean nahi baduzu etorri, lehenengo egunean apuntatzea gomendatzen dizuegu, egun horretan akroyogara sarrera bat egingo dugulako. Bigarren egunean irteerak eta sarrerak praktikatuko ditugu.

Informazio gehiago eta izena emateko: 644 165 390.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude