Tantai Espazioan Tailerrak

Andrea Ríoserekin tela eta soka tailer intentsiboa Aereoak probatu nahi dituzuz? Zure teknika hobetu eta gauza berriak ikasi nahi dituzu? Irailaren 25 eta 26an Tantai Espazioan Andrea Riosek soka eta telen tailer intentsiboa eskeiniko du. Andreak teknika aereoak erakutsiko dizkigu eta berarekin igoerak, jaitsierak, mugimendu dinamikoak, indar eta elastizitate irudiak, besteak beste, egingo ditugu. Tailerren ordutegia 11.00etatik 14.00etara izango da eta prezioa 60 eurokoa. Plazak mugatuak dira, beraz, interesa edukiz gero, apuntatu lehen bait lehen 678 076 317 telefonoan edo www.txitatoki.com […]

Gure Eskola

Gure Eskola Ongi etorri Txitatokira! Leku ezin hobea eta inklusiboa zirkuaren munduan hasteko. Elsa eta Keko gara eta 15 urte baino gehiago daramatzagu zirkoa eta bere baloreak mundu guztiari zabaltzeko abentura zoragarri honetan murgilduta. Iruñeko zirkuko eskolan elkar ezagutu ginenetik, argi izan genuen herri txiki batean zirku-proiektu bat sortu nahi genuela. Horrela iritsi ginen Arteagara. 2014an Urdaibaiko lehen zirku eskola sortu genuen. Urteen poderioz, espazio hau txiki geratu zitzaigun eta Gernikako Tantai Espaziora joan ginen, gaur egun gure egoitza dena. […]