Ongi etorri Txitatokira!  Zirkuaren munduan hasteko leku inklusibo ezin hobea. Elsa eta Keko gara eta 15 urte baino gehiago daramatzagu zirkua eta bere baloreak mundu guztiari zabaltzeko abentura zoragarri honetan murgilduta. Iruñeako zirkuko eskolan elkar ezagutu ginenetik, argi izan genuen herri txiki batean zirku-proiektu bat sortu nahi genuela eta horrela iritsi ginen Arteagara, 2014an Urdaibaiko lehen zirku eskola sortuz. Urteen poderioz, toki hura txiki geratu zitzaigun eta gaur egun gure egoitza den Gernikako Tantai Espaziora etorri ginen.

Gure proposamen pedagogikoa
Hainbat diziplina artistiko lantzen ditugu zirkua pertsona guztiei hurbiltzeko asmoz. Gure klaseetan, primeran pasatzeaz gain, gure ikasleek garapen fisikoa: elastikotasuna, arintasuna, oreka, indarra, psikomotrizitatea eta garapen pertsonala: emozioen kudeaketa, autoestimua, konfiantza, gainditzea, soziabilitatea, talde-lana, lankidetza… lantzen dituzte.

Handi eta txikiak irrifarre zoragarri batekin ikasgelatik irtetzen ikustea izugarri gustatzen zaigu.
Gure helburua, zirkua diziplina artistiko bat izateaz gain, pertsona guztientzako kirol osasuntsu eta dibertigarria izatea lortzea da, pertsona horren adin, egoera edo gaitasun fisikoa edozein dela ere.

Gure irakasleak
Gure irakasle-taldeak eskarmentu handia du. Gaur egun, Keko Salvadorren (zirku pedagogian graduatua) gidaripean aritzen diren 7 monitore ditugu.

Animatzen zara gurekin zirkuaren munduan murgiltzera?
Ez duzu esperientziarik izan behar, ondo pasatzeko gogoa soilik!

La escuela en los Medios de Comunicación

ETB- Txoriene (14/02/2022)

Oiz Mendi (2021)

Hitza (2021eko azaroak 6)