Azaroaren 9an, igandea, “Hazitoki Topaketak” ekimenaren 5. edizioa ospatuko da Gernikan, aurten Euskadiko zirku eskolek erakustaldi bat egingo dutelarik.
Ekimenaren helburua zirkua praktikatzen duten pertsonek egiten duten lana ikusaraztea eta Hazitoki Elkartearen lana ezagutaraztea da.
Ekitaldiak egitarau zabala izango du familia osoarentzat egun osoan zehar.
Azaroaren9an “Hazitoki Topaketak” izango dira berriro ere Gernikako merkatuko plazan. Zirkua praktikatzen duten behar bereziak dituzten pertsonek egindako lana ikusarazteko sortutako topaketa hau aurten itzuliko da gizarte osoa interpelatuz, ahalik eta topaketa pluralena eta abegikorrena izan dadin. Edizio berri honetarako, Hazitoki elkarteak jarduera ugari eta askotarikoak programatu ditu familia osoarentzat, ez bakarrik behar bereziak edo desgaitasunen bat duten pertsonenentzako, Hazitokiren espiritua kalera eramateko helburuarekin. Zirku inklusiboaren jardunaldia mundu guztiak zirkuan eta tailer eta jardueretan parte har dezan eta goza dezan erabat irekia.
Ekintzaz beteriko Jardunaldia
‘Hazitoki Topaketak’ ekitaldiaren ordutegia hurrengoa izango da: 11:00tatik 19:30etara. Egun osoan zehar Gernikako Merkatu plazan hurrengo ekintzak egongo dira besteak beste: Zirko tailer inklusiboa, globoflexia, aurpegi margoketa, eskulanak, ponpa tailerra, Zirku erakustaldia, txokolatada…
Ekintzak doakoak dira eta mundu guztiarentzat zabalik daude. Hau bermatzeko, hainbat monitore espezializatu egongo dira, behar bereziak dituzten eta beharrizana duten pertsonei laguntzeko.
17:30h. Hazitoki Gala inklusiboa 18:30h. Txokolatada eta Bingo musikatua
Iaz bezala, “Hazitoki Topaketak” saioak helburu bikoitza izango du. Alde batetik, zirkua praktikatzen duten hainbat ez-gaitasun dituzten pertsonek egiten duten lana ikusaraztea, pertsona guztiak benetan gizarteratzen lagunduz, eta, bestetik, ikasturtean zehar Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolan garatzen den zirku inklusiboaren proiektua finantzatzen laguntzea. Horregatik, jardunaldian zehar, hainbat puntu egongo dira, eta horietan lagundu nahi dutenek beren dohainak elkartasunez egin ahal izango dituzte. Bildutako diru guztia Hazitoki programako ikasleei arreta emateko monitore espezializatuak kontratatzeko eta egokitutako materiala erosteko erabiliko da.
Kolaboratzaileak
‘Hazitoki Topaketak’ udal, entitate eta enpresa hauei esker izan da posible:
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar todo", acepta el uso de TODAS las cookies. Sin embargo, puede visitar "Configuración de cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.